Mark Tobey (Centerville, Wisconsin 1890 – Basilea 1976) Itzal handiko margolari estatubatuarra. «Iparmendebaldeko margolari mistiko» nabariena. Espresionismo abstrakto[1][2] eskolakoa, nahiz eta filosofikoki eskola horretako margolarietatik urruti zegoen. Bere margolanak oso ezagunak dira mundu mailan.
Biografia
Mark Tobey AEBko Centerville herrian jaio zen 1890eko abenduaren 11n familia Kongregazionalista batean. George eta Emma Cleveland Tobey-ren lau haurretatik gazteena zen.
1893an bere familia Chicagora aldatu zen. 1906tik 1908ra Chicagoko Arte Ederretako akademian egin zituen pintura- eta diseinu-ikasketak. Hiru urte geroago, 1911n, New Yorka aldatu zen, eta hiri hartan erretratuak margotzen eta moda-etxe baterako diseinatzaile lan egin zuen. Lehen erakusketa 1917. urtean egin zuen Knoedler galerian. Garai hartan, 1918an, Juliet Thompson margolariaren bidez bahá'í fedea ezagutu eta aitortu zuen.
1921an Seattle-eko Cornish Eskolako arte departamentua sortu zuen.[3] 1922an, dibortziatu ondoren, Seattle-en bizi zela, Han Teng Kwei ikasle eta margolari txinatarra ezagutu zuen eta haren eskutik Ekialdeko artea ezagutu eta kaligrafia ikasten hasi zen. 1921tik 1925era arte eskolak eman zituen.
1925tik aurrera, Parisen, Ekialde Urrunean eta Mexikon eman zituen denboraldiak, eta 1931-1938 urteetan irakasle izan zen Londresen, Japonian eta Txinan izan zen irakasle gero. Aldi berean, filosofian murgildu zen. Ekialdeko espiritualtasunak eragin handia izan zuen bere koadroetan.
1976ko apirilaren 26an zendu zen Basilean (Suitza).
Ekoizpen artistikoa
-
Toddle Holds
-
The Early American Theatre
-
The Grave Stone of Night Life
-
Marion Davies in Beauty's Worth
-
The Man You Love to Hate
Erreferentziak
- ↑ .
- ↑ (Gaztelaniaz) Hess, Barbara. (2009). Expresionismo Abstracto. Taschen Benedikt ISBN 978-3-8365-1-3838..
- ↑ (Ingelesez) Cornish, Nellie C.. (1964). Miss Aunt Nellie: The Autobiography of Nellie C. Cornish. University of Washington, 134-135 or..