María Jesús "Marije" Goikoetxea Iturregi (Mungia, 1961), Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, giza eskubideen alorrean doktorea, eta bioetikarekin zerikusia duten zenbait gaitan aditua, hala nola gutxitasuna duten pertsonen edo adinez zaharrak direnen eskubideetan.[1] Azken alor honetan, adibidez, Covid pandemiaren garaian (2020an) zahar etxeetan gertatu zena adinkeria gisa deskribatu zuen.[2]
Ikasketaz giza eskubideetan doktorea da, Deustuko Unibertsitatean psikologia eta teologian lizentziatua, eta masterrak ditu bioetikan eta gizarte eraikuntzako etikan. Lan egin izan du etika eta gizarte zerbitzuak lotzen dituzten aspektuen lanketan, hala nola: epe luzerako zainketa ereduak, autonomia eta menpekotasuna, gatazka etikoak bizitzaren amaieran, edo pertsonan zentratutako arreta zerbitzuak.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak