Marian Fernández Pascal (Iruñea, 1974ko uztaila) zine-ekoizlea da, Txintxua Films ekoiztetxearen sortzaile eta ekoizlea da eta Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen (IBAIA) lehendakaria da.
Ibilbidea
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean eta Zineman graduondoko ikasketak egin zituen NYUn (New York University).[1][2] Itzuli zenean, Gipuzkoan kokatu zen, eta 1996an, zinemagintzan hasi zen lanean.[1][3]
Hainbat zinema-ekoiztetxetan aritu da lanean, besteak beste, Esicma, Cine Company, Asegarce, Aiete-Ariane Films eta Sogecine, film ezagunen produkzio lantaldeen parte izan da, adibidez, Javier Fesserren Mortadelo eta Filemón (2003) filmean eta Alejandro Amenábarren Los otros (2001) eta Mar adentro (2004) filmetan.[1][2][3]
2008an Txintxua Films sortu zuen eta geroztik film laburrak ekoiztein ditu bertan.[2][1] Azken urteetan telesailak ekoitzi ditu, besteak beste, Koldo Almandozen Hondar ahoak eta estreinatzeke dagoen Zeru ahoak.[1][2][4] Maria Elorza, Arantza Santesteban eta Asier Altunarekinere lan egin du.[5] Euskadin film laburra berritzeko mugimenduaren bultzatzaile nagusietako bat da.[1]
2019an Sade saria jaso zuen, sari hori irabazten zuen lehenengo emakumezkoa izan zen.[5]
Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen (IBAIA) lehendakaria da eta elkarte horretatik memoria historikoa jorratzeko dauden muga instituzionalak salatu ditu, adibidez EITBk mota horretako proiektuak babestu aurretik zenbait ekoizle Gogora Institutura bideratu izan dituela adieraziz, Bi arnas eta Tipularen sehaska kanta dokumentalak kasu.[6][7] Kulturaren Euskal Kontseiluaren kidea eta Gipuzkoako Kulturaren Kontseiluko kidea ere bada.[8]
Filmografia
Film laburrak
- Razielen Itzulera (1997)
- A dar ba kar (1999)
- Belarra (2002)
- Amuak (2004)
Film luzeak
Telesailak
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak