Marcial Valladares Núñez

Marcial Valladares Núñez

Bizitza
JaiotzaVilancosta1821eko ekainaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVilancosta1903ko maiatzaren 20a (81 urte)
Familia
AitaJosé Dionisio Valladares Gómez
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta autorea
Jasotako sariak
MugimenduaRexurdimentoa

Marcial Valladares Núñez (A Estrada, Pontevedra, 1821eko ekainaren 10a - 1903ko maiatzaren 20a) galizierazko poeta eta eleberrigile nabarmena izan zen, kazetaria izateaz gain.

Rexurdimento garaiko egilerik nabarmenetakoa izan zen, Rosalia de Castro eta enparauekin batera.

Dia das Letras Galegas dedikatu zioten 1970ean.

Hiztegia

Galiziera eta gaztelania arteko hiztegi baten egilea izan zen, 11.000 hitz jasoz 1850 eta 1884 artean, horretarako gehienez herri literaturatik hartutako 240 kantiga eta 460 prosazko testu erabiliz.

Literatura

Lehendabiziko olerkien artean Suidades dugu, eta honen ondoren A fonte do Pico Sacro, A castañeira en Santiago eta Vilancosta abesti bilduma etorri ziren, besteak beste.

Bestela, Maxina ou a filla espúrea eleberria idatzi zuen, galizierazko literaturaren lehenengoetarikoa izan zena, 1880an argitaratua.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcial Valladares Núñez Aldatu lotura Wikidatan