Marce arrantzurako motordun eta burdinazko oskoldun binakakoa izan zen, Francisco Acebal y Cía. pasaitar enpresarena. Pasaian Constructora Guipuzcoanak 1933an eraiki zuen. Gipuzkoako ebakuazioan Bilbora joan zen. Minaketari lanetan aritu zen Bizkaiko Defentsa Batzarrak erabakita (1936/9/17). Azaroan Eusko Itsas Gudarosteak bere gain hartu eta praktikoen zerbitzurako erabili zuen. Lanari abenduaren hasieran utzi zion eta berriz ere arrantzuan hasi zen. Bere tripulazioa Danak-Batianera pasa zen, lan bera ordezkatuz. Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
Kanpo estekak