Marathera[4] (मराठी Marāṭhī) marathi herriak mendebaldeko eta erdialdeko Indian mintzatzen duen indoariar hizkuntza da, Maharashtra estatuan ofiziala. Guztira 90 milioi hiztun ditu[2], Indian laugarrena da[5] eta munduan, hamabortzgarrena[3]. Haren familia hizkuntzen artean, literatura antzinena du[6] eta dialekto nagusiak marathera batua eta warhadi marathera dira[7]. Badaude beste azpidialekto batzuk halaber: ahirani, dangi, samavedi, khandeshi eta chitpavani marathera. Marathera batuaren ezaugarri nagusia bokal sudurkaririk ez izatea da.
Erreferentziak
Kanpo estekak