Valladolideko Arkitektura Goi Eskolan ikasi zuen Cuetok 1970 eta 1974 bitartean, eta Arte Ederretako ikasketak burutu zituen gero Bilboko Fakultatean, Eskultura eta Grabatu espezialitateetan. Bere doktorego tesiak - Alabastroa, euskarri materiala eta sorkuntza bidea -[2] Sari Berezia ekarri zion Humanitateetan. Eskultura sailaren Zuzendaria izan da eta EHU16/35 Ikerketa Proiektuaren Zuzendaria ere bai: “Espazioaren zeharkakotasuna. Material eta prozedura artistiko eta teknologikoak sorkuntzan”.[3]
Lana
Cuetoren lana Eskultura Garaikidearen eta Grafikaren eremuan kokatzen da. Diziplina anitzeko ikerketa/sormen proiektuak garatu ditu: eskultura, instalazioa, performancea eta multimedia ekintza. Ikerketa/sormen lan horietan izan du beste esparru batzuetako artisten lankidetza.
Bere ibilbide artistikoa 1971n hasi zen, eta 1984an egin zituen bakarkako lehen erakusketak, estatuan eta nazioartean. [4][5][6][7][8] Diruz lagundutako ikerketa/sormen proiektu artistiko ugari zuzendu eta antolatu ditu, edota komisario izan da haietan, estatuan eta nazioartean.
Cuetoren arte lanak honako lekuetan daude ikusgai: