Manu Berastegi (Bilbo, 1952) kazetaria, diseinatzailea eta itzultzailea da.
Biografia
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean kazetaritza ikasi ondoren, 1979an Raimundo García eta Manuel Gómez Pereirarekin batera Nos va la marcha filma zuzendu zuen. Gero, diseinatzeari eta itzulpengintzari ekin zion; batez ere, Alfaguara argitaletxearentzat eleberriak ingelesetik gaztelaniara itzuli zituen. Airón Teatro izeneko antzerki taldea ere zuzendu zuen.
Irratian eta telebistan tertuliano aritu da SER irrati-etxean eta TVEn.