Manhattango zubia (ingelesez Manhattan Bridge) Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian dagoen zubi esekia da. Zubia 1909ko abenduaren 31an trafikoari ireki zitzaion. Manhattan eta Brooklyn barrutiak lotzen ditu.
Ezaugarriak
Zubiak New Yorkeko East River gurutzatzen du. East Riverren behe aldean egin zen hiruetatik azken zubia izan zen; aurretik Brooklyn zubia eta Williamsburg Bridge egin ziren. Zubia Ralph Modjeski zubi-ingeniari polakoak asmatu zuen; kableen diseinua León Moisseiffek aurretik eta Galloping Gertiek diseinatu zuten. Ibilgailuentzako lau bide ditu goiko mailan; beherko mailan hiru bide, lau metro-trenbide, oinezkonentzako bidea eta bizikletentzako bidegorria. Ibilgailuek ez dute bidesaririk ordaintzen.
Oinezkoentzako bidea 2001eko ekainean ireki zen berriro ere. 2004ko udararen amaiera arte bizikletek ere erabili zuten; azkenik, zubiaren iparraldeko aldean bizikletentzako bidegorria ireki zen. [1]
Egunero 450.000 pertsonek erabiltzen dute zubia: 85.400 ibilgailuetan eta 950 trenbideetan. %75 garraio publikoetan gurutzatzen dute. Egunean zehar 4.000 txirrindulariek gurutzatzen dute.[2]
Iruditegia
Kanpo estekak
- ↑ BMT 4th Avenue Subway
- ↑ [http://lovingnewyork.es/manhattan-bridge-nueva-york/