Mangondo
| Mangondo | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Sapindales |
| Familia | Anacardiaceae (en) |
| Generoa | Mangifera |
| Espeziea | Mangifera indica Linnaeus, 1753 |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mango, mango oil (en) |
Mangondoa[1] (Mangifera indica) tropikoarteko landare bat da, mangoak sortzen dituen landareetako bat. Mamia, zuntz erakoa izan daiteke batzuetan. Hasieran, kolore berdea izaten du, eta, helduta dagoenean, berriz, hori edo laranja kolorekoa da. Bere mamia, fruitua oraindik erabat helduta ez dagoenean batik bat, zertxobait garratza izan daiteke.
Asian du jatorria, Indian, batik bat, eta hainbat barietate dauzka, hauetako asko, txerto bidez lortutakoak, irudian agertzen direnak bezala. Amerikako Tropikoarteko Lurraldean berez hazten dena, hori kolorekoa da, txerto bidez lortutako barietateak baino txikiagoa eta oso zapore gozokoa.
Bere uzta garaiak, maiatzean du gehiengo bat ipar hemisferioko latitude azpiekuatorialetan. Hau, berez, oso kontraesankorra da. Izan ere, ipar hemisferioan, garai hortan hasten baita euri garaia Gaussenen indize xerotermikoak dioen bezala, eta, beraz, fruituen heltzea, lehorte gehieneko hilabeteetan gertatuko litzateke. Zaporea ere, oso ezberdina da barietate bat eta beste baten artean. Adibidez, tamaina handiko mango baten usaia eta zaporea, almibarretan dagoen mertxika edo melokotoiaren oso antzekoa izango litzateke, baina testura lehorxeago batekin. Txerto bidez lorturiko mango barietate guzti hauek, garapen natural bidez lorturiko barietate baten ondorengoak izango lirateke. Venezuela eta Kolonbia aldean, pertsona askok, manga deitzen diote barietate honi. Eta hau, ez da landareak, jatorrizko tokian zuena baino klima mesedegarriagora mendetan lortu duen egokiera baino.
Zuhaitza
Beste zuhaitz batzuekin lehiatu behar badu batik-bat, tamaina handia har dezakeen zuhaitza da mangoarena. 30 metroko garaierara hel daiteke. Hau guztia, klima beroa dagoen tokietan. Klima epeletan ez da hainbesteraino heltzen. Txina, Italia, Espainia eta AEBak dira zuhaitz hau landatzen den herrialdeetako batzuk, Tropikoarteko Lurraldetik kanpo.
Ezaugarri nutrizionalak
Kaloriatan baxua da, antioxidatzaileak, C bitamina eta B5 bitamina iristen ditu gorputzera. Oso egokia da azukreen metabolizaziorako, baita, epidermis edo larruazaleko arazoetarako ere.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.