Manex Salsamendi Silva (Rio Branco, Brasil, 2002ko uztailaren 24a) nafar iraupen eskiatzailea da.
Brasilgo iparraldean jaioa, zortzi urterekin iritsi zen Izabara. Han iraupen-eskia egiten hasi zen. 2021ean, 18 urte besterik ez zituela eta Brasilgo selekzioarekin, Etxaurin bizi den arren, Obertsdorfen jokatu zuten bere Munduko Txapelketa absolutuan parte hartu zuen.[1] Hurrengo urtean, eta berriro bere brasildar herritartasunari esker, Beijingeko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak