Mandarina[1]garrazki espezietako fruitu bat da, mandarinondo zuhaitzekoa. Hesperidio familiako fruitua da, eta bere bulba zukudun lakain ugariz osatua dago, eta C bitamina, flabonoide eta koipe esentzialetan oparoa da. Laranja fruituaren antza gehien duen garrazkia da, nahiz bere mota gehienetan eta laranja baina txikiagoa, zaporetsuagoa eta mandarina-azala kentzeko errazagoa izan, gainera proportzioan laranjak baina pitin bat azidotasun gutxiago eta azukre sinple kopuru handiagoak ditu.
Asian jatorria du, eta bere izena antzinako Txinakomandarin funtzionarioen jantzi koloretsuei zor diola uste da. Gaur egun munduko mandarina ekoizle handienak Txina, Espainia, Brasil, Japonia eta Maroko dira.