Bat EginezEkuatore GineakoMalabo hiriburuan dagoen euskal etxe bat da. 2021ean sortua, euskal herritarrek eta Euskal Herriarekin lotura duten ekuatoreginearrek osatzen dute elkartea. Euskal etxea sortzeko ideia 2018ko irailean bururatu zitzaion bertan bizi zen euskal herritar talde bati. Haiekin batera, jatorri euskalduneko zenbait ekuatoreginear eta garai batez Euskal Herrian bizitako beste horrenbeste ekuatoreginear batu ziren proiektura. Horrelaxe errotu zen Ekuatore Gineako euskal diaspora taldea.[1]