Laminiturri Kultur Elkartea, (ofizialki Asociación Cultural Laminiturri), EspainiakoErrioxa autonomia erkidegoko Logroño hiriburuan dagoen kultur elkarte euskaltzale bat da. Francisco Sáenz Porres pasealekuko 1-3 zenbakietan dago.
Izena
Ojacastro herrian dagoen Laminiturri iturburuaren izena da[1]. "Lamien iturria" esan nahi du eta jakina da Ojacastron autofedeak izan zirela sorginen aurka[2].
Historia
1996an sortu zuen Errioxako Unibertsitateko euskaltzale talde batek[3]. Ángel Vegas izan zen elkartearen aurreneko presidentea. 2001. urtean Eusko jaurlaritzak Euskal Etxeen erregistroan sartu zuen[3]. Ez da ordea Euskal Herritik etorritakoen elkartea, Laminiturriko bazkideen %80a errioxan jaioa da eta errioxartzat duten euren burua, baina euskarak Errioxan izan duen presentzia beren sustraitzat hartzen dute.
Ekintzak
Errioxakoeuskararen usadioa eta sustraiak aztertu eta ezagutzera ematen ditu. Hainbat hitzaldi antolatu ditu beti ere euskarak Errioxan duen presentziaren eta izan duen garrantziaren ingurukoak[4][5]. Logroñon[6] eta Naiaran[7] euskara klaseak ere antolatzen ditu.
2004. urtean El camino del Vascuence-Euskararen Bidea liburua argitaratu zuen. Bermeo eta Donemiliaga Kukula batzen dituen ibilbidea azaltzen du, zortzi etapatan banaturik[8].
Naiara sariak
Naiara sariak ematen dituzte errioxar kultura sustatzen duten pertsonei[3].