Maketazio lana —edo testu-diseinua— testu idatzia bere ingurunean kokatzerakoan, formatua ezartzerakoan, egiten den lana da. Testua paperean edo ingurune grafiko digitalean zelako formatua, zelako itxura hartuko duen ekintzari, erabaki multzoari, maketatzea esaten zaio.
Maketatzerakoan, erabaki behar da zer-nolako letra-tipo, letra tamaina eta letra kolore erabili nahi diren; erabaki behar da lerroen arteko tarteak nolakoak izango diren, paragrafoen arteko txuri-guneak nolakoak, zenbat zutabetan agertuko den testua, zelako koskak egongo diren lerroen aurretik eta atzetik, irudirik txertatuko ote den, zelako orrialde-diseinu, zelako orrialde tamaina... Testuaren itxura grafikoari dagozkion elementu guztiak hautatzeari esaten zaio maketatzea.
Historia
XIX. mendeko aurrerapen ekonomiko eta teknologikoei esker inprentetan gero eta garrantzi handiagoa emango zaio orrialdeen diseinuari. Letra-tipo berriak asmatuko dira eta letrak kokatzeko estetika berriak sortuko dira. XIX. mendean papera ondo aprobetxatzea helburu nagusietako bat zen. Izan ere, hainbat egunkarik orrialde bakarrekoak edo oso orrialde gutxikoak ziren. Erosleek merke erosi eta testu osatuak nahi zituzten eta garai hartako maketazioan zuri-gune gutxi egoten zen.
XX. mendeko aurrerapen teknologiko eta ekonomikoei esker, maketazio teknikek, etengabeko hobekuntza izan zuten. Esaterako, espazio zuriek, testurik gabeko espazioek, gero eta azalera handiagoa hartu zuten. Testuak ahalik eta azkarren eta ahalik eta errazen irakurtzeko sortzen ziren papera aurrezteko kontuari hainbesteko garrantzirik eman gabe. Testuekin batera irudiak txertatzea, gero eta ohikoagoa bihurtu zen. XX. mendean, bigarren zatian batez ere, testuei koloreak gehitzeko aukera gero eta hobeak ezarri ziren.
Maketazioan ohikoak diren zenbait irizpide
Testua ondo ikusteko moduan aurkeztu behar da. Erraz irakurtzeko moduan.
Normalean ez da komeni letra-tipo gehiegi elkarren ondoan nahastea.
Normalean ez da komeni kolore askotako letrak nahastea. Estilo-liburuek bizpahiru kolore nahiko izaten dela diote. Kolore gehiegi batera elkarren ondoan testua edertu baino bitxiegi bihurtuko dute. (Haurrendako testuaren itxura hartzeko arriskua).
Testuan zehar nolabaiteko koherentzia eta kohesioa behar da letra-tipoekin. Letra-tipo aldaketak testuan zehar bere zergatia izan beharko; testuaren esanahiari loturiko zergatia. Normalean arrazoi estetiko hutsengatik letra-tipo asko nahastea ez da komeni.
Zenbakitzea. Testu honek buletak ditu, ezker aldeko bolatxo urdin horiek. Baina horien lekuan zenbakiak kokatzeari, maketazioan, zenbakitzea esaten zaio.
Europarra edo berlindarra — 470 mm x 315 mm; oso formatu ohikoa da egunkarietan. Esaterako The Guardian, Le Monde eta Jornal do Brasil erabiltzen dute.
Aldizkarietan tamaina estandarra 26,5 x 20 zentimetro da.
(Portugesez) GUIMARÃES, Luciano. A Cor Como Informação, São Paulo: Annablume, 2002.
(Portugesez) GUIMARÃES, Luciano. As Cores na Mídia, São Paulo: Annablume, 2003.
(Ingelesez) HARROWER, Tim The Newspaper Designer's Handbook.
(Portugesez) HURLBURT, Allan. Layout — O Design da Página Impressa, São Paulo: Nobel, 2002.
(Portugesez) LESSA, Washington Días. Amílcar de Castro e a Reforma Gráfica do Jornal do Brasil in: Dois Estudos de Comunicação Visual, Rio de Janeiro: EDUFRJ, 1995.
(Portugesez) MC LEAN, Ruari. Manual de Tipografía, Espanha: Hermann Blume, 1987.
(Portugesez) MOTTA, Adriano. Impressão Offset, São Paulo: Hemus, 1971.
(Ingelesez) SIEBERT, Lori. Making Good Layout, North Light Books.
(Portugesez) SILVA, Rafael Souza. Diagramação: o planejamento visual gráfico na comunicação impressa, São Paulo: Summus, 1985.
(Portugesez) SOUZA, Tânia Clemente. Discurso e Imagem: perspectivas de análise do não-verbal. Ciberlegenda nº1 – revista eletrônica do mestrado em Comunicação, imagem e informação. Niterói: UFF, 1998.
(Gaztelaniaz) VILCHES, Lorenzo. Teoría de la Imagen Periodística, Barcelona: Paidós, 1997.
(Gaztelaniaz) VILCHES, Lorenzo. La lectura de la imagen, Buenos Aires: Paidós, 1991.