Hasierako kideen artean Maite Aizkorreta, Joxeluix Treku eta Iñaki Maritxalar dira 2024an jarraitzen duten bakarrak, 50 urte pasatxoko bide luzean aritu direnak. Maitek 1975 eta 1990 urteen artean parentesi bat egin zuen, hiru semeak hazi zituen urte horietan.
Maite Aizkorreta
Oskarbi 1969an. Ezkerreko bigarrena da Maite.
Oskarbi 2021ean.
Biografia
La Anunciata ikastetxean egin zituen Administratibo ikasketak, Pasaian bizi izan zen 22 urte bete arte eta Oiartzunen bizi da 1973az geroztik. Txikitatik hasi zen kantuan, hasieran ikastetxeko koruan, Pasaiako elizako koruan eta gero 1966tik Oskarbirekin. Hasierako Oskarbi taldean kide gazteena izan zen 15 urte zituela, besteak orduan 16 eta 17 urtekoak ziren.
Xirimiri (2012, Elkar) Herri kantak eta kantu berriak tartekatuta agertzen dira, baina herri kanta gehienak ere inoiz grabatu gabeak dira. Kantu berrien artean, Jose Luis Treku, Xabier Lete eta Bitoriano Gandiagaren poemetan oinarritutakoak daude: Xirimiri, Gabon hitzak eta Kuku hurrenez hurren.