Mairuak Filipinetako musulmanek osatzen duten etnia da. Filipinetako kristauak ez diren talderik handienetakoa da eta biztanleen %5-%10 dira.
Gehienak Mindanao uhartean bizi dira eta irla hori euren ama herria (tanah/lupah) dela uste dute. XVI. mendetiko biztanleen mugimenduak direla eta, hiririk handienetara ere (Manila, Cebu, Davao) hedatu dira. XX. mendeko gehiengo kristauaren eta musulmaneen arteko liskarrak direla kausa, mairuek Malasiara, Indonesia eta Bruneira alde egin dute. Moroar komunitate berriak sortu dituzte Kota Kinabalun, Sandakanen eta Sempornan, Sabahn (behiala Sulu Sultanerriaren parte) eta baita Brunein ere.
Ikus, gainera
Kanpo estekak