Madrilgo Erkidegoko Itzulia (gaztelaniaz eta ofizialki: Vuelta Ciclista Comunidad de Madrid) urtero maiatzean Madrilgo Erkidegoan egiten zuten txirrindularitza lasterketa da.
Historia
1983tik dago jokoan. Lehenengo edizioak, 2004ra arte, txirrindulari amateurrentzat ziren. Bi urte geroago UCI Europe Tourreko zirkuitu profesionalean sartu zen 2.2 kategorian (profesionalismoaren azken maila), eta 2008an 2.1 mailara igo zen (kasu honetan UCI ProTour mailako taldeak korritu ahal izan zituen). Hala ere, datetan Frantziako Tourrarekin bat egin izanak parte-hartzea ez nabarmentzea eragin zuen, horregatik 2011tik aurrera maiatzean jokatu zen.
Etapa eta egun kopurua aldatu egin da: 5 etapa 5 egunetan eta 3 etapa azken edizioetako 2 egunetan. Proba Madrilen amaitzen da beti, nahiz eta 2009tik aurrera, 2 egunetan 3 etapatara murriztearekin batera, Madril da hasiera lekua, mendiko etapak ematen baitio amaiera lasterketari. 2012ko edizioan sektore bikoitza kendu eta etapa nagusia gogortu zen (2 etapa 2 egunetan).[1] Madrilgo Txirrindularitza Federazioak antolatzen du.[2]
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak