Maddi Etxeberria Otaegi (Andoain, Gipuzkoa, 1998) gipuzkoar idazlea da. 2018an bere lehen eleberria, Zein usain dute oroitzapenek? izenburukoa, argitaratu zuen Erein argitaletxean.[1][2]
Bizitza
1998an jaio zen Andoainen. Txikitatik irakurzalea da, eta horrek piztu zion idazteko grina. Ipuinak idazten hasi zen. 2015ean XIX. Martin Ugalde ipuin lehiaketan bi sari eskuratu zituen D mailan "Sentitzen zaitut" eta "Hesituttako ametsak" idazlanekin.[3] 2018ko ekainaren 5ean Zein usain dute oroitzapenek? izenburuko bere lehen eleberria argitaratu zuen.
Gaur egun Giza Nutrizioa eta Dietetika gradua ikasten ari da Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitatean.[4]
Liburuak
Eleberriak
Erreferentziak