Macintosh egun Apple Inc. konpainiak diseinatu, garatu, eraiki eta merkaturatutako edozein ordenagailu pertsonali erreferentzia egiteko erabiltzen den izena da.
Mac sistemen merkatuaren helburu nagusia etxea, heziketa eta kreatibotasun profesionala drau. Macen ekoizpena integrazio bertikaleko eredu batean oinarritua dago: hor, Applek bere hardwareko arlo guztiak eman eta bere operatze sistema propioa sortzen du, Mac guztietan aurreinstalatuta datorrena. Horrek Microsoft Windowsekin aurreinstalatutako ordenagailu pertsonalekin kontrastatzen du: bertan, saltzaile batek operatze sistema ematen du eta saltzaile ugarik hardwarea sortzen dute. Bi kasuetan, hardwareak beste operatze sistema batzuen funtzionamendua ahalbidetzen du: egungo Macak, PCak bezala, Linux, FreeBSD eta Windows bezalako operatze sistemak onartzen ditu (azkena, Applen Boot Camp softwarea edo Parallels Desktop edo VMWare Fusion bezalako beste birtualizazio software batzuei esker). Orain, halaber, Applen operatze sistema alda daiteke, dauden hardware gehienekin bateragarri egiteko: OSx86 mugimendua deiturikoa da.