Complex instruction set computing

Complex instruction set computing edo CISC konputagailu arkitektura eredu bat da. CISC mikroprozesagailuek oso zabala izateagatik eta memorian edo barne erregistroetan dauden operatzaileen artean operazio konplexuak egitea ahalbidetzeagatik bereizten den agindu-multzo bat dute, RISC arkitekturarekiko kontraposizioan.

Arkitektura mota honek aginduen arteko paralelismoa zailtzen du, eta, ondorioz, gaur egun, errendimendu handiko CISC sistema gehienek agindu konplexu horiek RISC motako zenbait agindu sinpletan, orohar mikroagindu deituak, bihurtzen duten sistema bat daramate.

CISCak prozesagailu fabrikazioaren lehen korrontekoak dira, RISCak garatu baino lehenagokoak. Horien adibide batzuk: Motorola 6800, Zilog Z80 eta egungo ordenagailu pertsonal gehienetan erabiltzen den Intel x86 familia guztia.

Nabarmendu behar da, alabaina, CISC izenaren erabilera RISC prozesagailuak agertu ondoren hasi zela, azken hauen defendatzaile/sortzaileen partetik izen gutxiesgarri bezala.

Ikus, gainera

Kanpo estekak