Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eskoziako Erresuma, Erdi Aroa. Macbeth (Orson Welles) eskoziar zaldun bat da. Egun batez, erregearen mesedea irabazi duen gudu batetik etxerako bidean doalarik hiru sorginekin topo egiten du, Hiru Sorginek etorkizunean Eskoziako Errege bilakatuko dela iragartzen diotelarik. Sorginen beste bi iragarpen bete ondoren, Macbethek bere buruari hirugarren iragarpena nola beteko ote den etengabe galdegiten dio, Duncan erregea (Erskine Sanford) oraindik bizirik baitago, eta gainera bere bi seme oinordekoak ere badituelarik. Baina, Macbethek sorginen iragarpenak entzun bezain azkar, bere buruan Duncanen hilketa behin eta berriz otutzen zitzaion, nahiz eta hasiera batean ideia horri uko egin. Halere, Macbethen emazte handiguraren (Jeanette Nolan) botere irrikia senarrarena baina askoz ere sendoagoa denez, senarrak hilketa burutu dezan bultzaraztea lortuko du.