Mỹ Sơn (mǐˀ səːn ahoskatua) Champako erregeek IV. eta XIV. mendeen artean eraikitako Shivaren omenezko tenplu hinduisten multzoa da.[1] Tenpluek hainbat izen dituzte, nagusiena Bhadresvara izenekoa izanik.
Duy Phú herrixkatik gertu, Quảng Nam probintzian daude. 70 tenplu ere izan ziren baina Vietnamgo Gerran, estatubatuar alfonbra-bonbardaketa zela eta, gehienak suntsituak izan ziren.[2]UNESCOk 1999an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[3]
Erreferentziak
↑Andrew David Hardy, Mauro Cucarzi & Patrizia Zolese. (2009). Champa and the Archaeology of Mỹ Sơn. .