Lyme gaitz

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lyme gaitza
Eritema migrans”, Lyme gaitzaren lehenbiziko sintoma, handituz eta argituz doan eraztun itxurako lesio gorriska da. Ez da mingarria eta bere kasa ere desagertzen da.
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, borreliosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia, dermatologia, neurologia
Kardiologia
Arrazoia(k)Borrelia burgdorferi
Sintoma(k)eritema migrans kronikoa, betealdia, buruko mina, artralgia, mialgia, faszikulazioa, parestesia, bertigoa, bihotzeko arritmia, min neuropatiko kronikoa, sukarra, neuritisa, meningitisa, meningo-entzefalitisa, miokarditisa, artritisa, entzefalomielitisa
Miokardiopatia hipertrofikoa
Patogenoaren transmisioaakain bidezko transmisio, Ixodes pacificus
Ixodes scapularis
Azterketa medikoawestern blot (en) Itzuli, miaketa fisiko, ELISA, ziztada lunbar
biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakzeftriaxona, zefuroxima, amoxizilina, doxiziklina eta Azitromizina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKGA.69
GNS-9-MK088.81
GNS-10GA.69
GNS-9088.81
DiseasesDB1531
MedlinePlus001319
eMedicinearticle/330178
MeSHD008193D008193
Disease Ontology IDDOID:11729

Lyme gaitza edo Lyme borreliosia gaixotasun infekzioso multisistemikoa da, Borrelia burgdorferi bakterioak eragindakoa, akainen bitartez transmititzen dena. Larruazalari, nerbio-sistemari, bihotzari eta artikulazioei eraso egiten die. Garaiz tratatzen ez bada, infekzioa kroniko bihur daiteke, eta ondorio larriak eragin ditzake osasunean.[1]

Gaixotasunaren lehenengo kasuak 1975ean agertu ziren AEBetako Old Lyme herrian, eskola batean, artritis izurrite bat umeen artean zabaldu zenean, eta bakterio eragilea 1982. urtean isolatu zen. Geroztik, Ameriketan ez ezik, Europan eta Asian ere azaldu da gaitza, eta gaur egun AEBetan bektoreen bidez transmititzen den eritasunik garrantzitsuena bihurtu da (10.000 gaixo inguru urtean) [2].

Ixodes generoko lakastak dira gaitzaren bektoreak (Europan Ixodes ricinus batez ere), Borrelia patogenoa eramaten baitute, eta ausiki egiterakoan gizakia infektatzen. Maiatza eta iraila bitarteko hilabeteetan sarriago hartzen da infekzioa, batez ere nekazaritza-arloan eta mendiko txangoetan. Beraz, naturarekin loturiko hobbiak (mendiko txangoak, ehiza, etab.) eta lanbideak (abeltzaintza, basozaintza, erlezaintza, etab.) gaixotasunaren arrisku-faktoreak dira.[3]

Historia

Lyme gaitzak AEBetan lehen aldiz deskribatu zeneko herriari zor dio izena. Izan ere, 1975ean AEBetako ekialdeko Connecticut estatuko Old Lyme herriko umeen artean artritis-epidemia gertatu zen. Zenbait umeren amek arazoa osasun agintariei jakinarazi zieten. Horren ostean egindako ikerketak Ixodes generoko kaparrek eragindako infekzioa izan zitekeela ondorioztatu zuen, gaixotasunaren hedapena kaparrenarekin bat zetorrelako. Ikerketek aurrera egin zuten eta 1982an kaparrotan mikroorganismo bat aurkitu zuten; Borrelia burgdorferi izenez bataiatu zen bakterioa, aurkikuntzan parte hartu zuen Willy Burgdorfer doktorearen omenez. Gero, gaixotasunak jotako gaixoek mikroorganismo honen aurkako antigorputzak zituztela frogatu zen eta hauek gaixo batzuen odol eta likido zefalorrakideotik isolatu ahal izan ziren.[3]

Hala ere, Europan XX. mendearen hasieratik ezagunak ziren gaixotasun honen agerpen klinikoak, bere kausak ezagutu baino urte asko lehenago. 1909an, Afzelius suediar dermatologoak “eritema migrans” deituriko azaleko lesioa deskribatu zuen. Frantzian, 1922an Garin eta Bujadoux-ek “eritema migrans”-i loturiko arazo neurologikoak deskribatu zituzten. Gero, 1941-1944 urteen artean, Bannwarth alemanak larruazal-lesio eta kaparraren ausiki osteko aldaketa neurologiko gehiago ikusi zuen. Kaparraren ausikiaren ostean agertutako anomalia neurologikoak gero eta sarriagoak eta ezagunagoak izan ziren erdialdeko eta iparraldeko Europan. Honela, arazo-mota hau Alemania, Suitza, Austria, Suedia, Finlandia eta Frantzian, besteak beste, arrunta bilakatu zen. AEBetan agente kausala aurkitzean, Europan arazo hauek sortzen zituen berbera zela frogatu ahal izan zen.[3]

Espainianeritema migrans”-a 1977an deskribatu zuten Uruñuela eta Diaz dermatologoek. Agente kausala ezagutu ostean, 1987az geroztik, Euskal Herriko zenbait lekutan gaixotasun honen pazienteak deskribatzen hasi ziren. García-Moncó doktorearen ikerketa-taldeak isolatu zuen bakterio hau lehenbizikoz Kantabrian hartutako kaparretik. Gaixotasun honekiko interesak gora egin du azken urteotan eta gaur egun kaparrek kutsaturiko gaixotasunik sarriena da. Hain zuzen ere, Euskal Herrian zenbait kasu kliniko diagnostikatu dira jadanik.[3]

Sintoma klinikoak

Lyme gaitzaren sintomak

Infekzioa kaparraren ausikiaren ostean hasten da. Egun batzuk geroago gaixotasun honen ezaugarria den larruazal-lesioa (“eritema migrans”) ager daiteke, eta gripearen antzeko sintoma orokorrekin elkartu (sukarra, nekea, min osteomuskularra, etab.). Eritema handituz eta argituz doan eraztun itxurako lesio gorriska da. Haren neurria 2 eta 50 cm bitartekoa da. Ez da mingarria eta desagertu egin ohi da, baita tratamendurik gabe ere, hilabete bat edo biren buruan.[3]

Ausikitik 3-4 astetara, konplikazioak ager daitezke nerbio-sisteman edo bihotzean. Azken hauek dira, hain zuzen, Europan XX. mendearen hasieratik deskribatu zirenak. Meningitis linfozitarioa ager daiteke, sukarra, buruko mina, garondoko gogordura eta okadak izanik sintoma nagusiak. Likido zefalorrakideoa (bizkarrezur-muina eta burmuina bustitzen duena) ateratzeko ziztada lunbarra egiten denean, hanturazko zelulak (linfozitoak) ikus daitezke proteina-gorakada bati loturik, hau guztia meninge-hantura gertatu deneko seinale izanik. Meningitis hau aurpegiko paralisiari loturik joan daiteke, eta gorputz-adarreko minari ere bai, gorputz-adar hauen nerbio-erroen hanturagatik (erradikulitis). Agerpen kliniko hauek Garin-Bujadoux-Bannwarth sindromea izena dute, bere aurkitzaileen omenez. Bihotzari erasotzen dionean nerbio kinadaren transmisioan arazo bat agertzen da, behin-behineko taupada-markagailua behar duen blokeo aurikulobentrikularraz ezagutzen den berbera.[3]

Kaparraren ausikiaren osteko hilabete edo urte batzuetan, artikulazio handiei (belauna, orkatila) erasotzen dien artikulazio-hantura (artritis), kasu batzuetan kronikoa, ager daiteke. Gainera arazo neurologiko kronikoak izan daitezke, esaterako nerbio periferikoen lesioa (polineuropatia) eta burmuineko lesioa (ibilera eta portaeraren aldaketak, etab.).[3]

Diagnostikoa

Lyme gaizaren sintomak beste gaixotasun askoren antzekoak dira. Akainaren ausikia edota “eritema migrans”-a hauteman badira diagnostikoa errazagoa da. Proba serologikoen bitartez egiaztatu ohi da: proba horietan bakterioen aurkako antigorputzak bilatzen dira gaixoaren odolean (ELISA eta Western Blot proben bidez). Proba serologiko hauek ez dira fidagarriak izaten gaixotasunaren hasieran, une horietan antigorputzak gutxi eta atzematen zailak direlako. Bakterioaren kultiboa ez da oso baliagarria, gaixo askoren laginetan ez baita lortzen patogenoaren hazkuntza laborategian.[4] Beti ere, tratamendu zailagoa duten fase berantiarretara iritsi beharrik ez izateko, garrantzitsua da ahal den lasterren neurriko diagnostikoa egitea eta tratamendu egokia ezartzea.[3]

Tratamendua

Hasierako faseetan (“eritema migrans”) doxiziklina, amoxizilina edo azitromizina antibiotikoak erabiltzen dira, eta fase berantiarretan bena barneko antibiotikoak (penizilina edo zeftriaxona).[3][5]

Prebentzioa

Lakasta matxarda batzuekin kentzeko modu egokia.

Ausikiaren arriskua handiagoa da, beren lanbide edo zaletasunengatik, naturarekin lotura duten pertsonengan. Horrela, artzain, nekazari, basozain, perretxiko-biltzaile, mendizale eta mendietako jolasguneetan eguna igarotzen duten familiek kaparren ausikiaren biktima izateko arriskua dute eta. Hezetasun erlatibo altua atxikitzen duen landaredi zerratuak maite dituzte akainek. Baso eta sastrakadietan izan daitezke ugariak, beti ere mikroklima egokia sortzen duen zuhaixka-formako landaredia baldin bada (iratze arrunta, txilarrak eta ote zuria). Urte osoan indarrean irauten dute, baina bereziki udaberri eta udako hilabeteetako egun eguzkitsuetan.[3]

Ausikia saihesteko, praka luze edo galtzerdi altuak janztea komeni da; hala ere, akainak arropetatik igo ahal dira eta larruazalean itsatsi. Horregatik, mendirako txango baten ondoren, ibili garen tokiak lehen aipaturiko ezaugarriak baditu, neurririk zuzenena larruazala eta jantziak arakatzea da kaparren bila. Argitaratutako ikerlanen arabera, kaparrak gaixotasuna kutsatzeko 24 eta 48 ordu bitartean egon behar du larruazalari loturik, horregatik lehenbailehen kentzeko garrantzia. Lakasta zenbat eta denbora gehiago egon den elikatzen orduan eta gaixotzeko arrisku gehiago dago.[3]

Kapar bat kentzeko modurik onena, matxarda batzuekin larruazaletik ahalik eta hurbilen eutsi eta modu iraunkorrean norabide berean kanporantz erakartzea da, osorik ateratzen saiatuz, hau da, larruazalean sartzen duen bere ahoaldea (hipostoma) barruan utzi gabe. Lakastak kentzeko, alkohola, olioa, gasolina edo bestelako substantziaz busti edo zigarroaz erretzeko herri-ohiturak ez dira gomendagarriak, zeren eta erantzun gisa, kaparrak bakterioak dauden hesteko edukia injekta diezaioke bere biktimari, gaixotasunaren kutsadura erraztuz.[3]

Lyme gaitza etxabereetan

Gizakiarengan diagnostikaturiko kasuez gain, zenbait animalia espezietan Borrelia burgdorferi dagoela baieztatu da. Hala ere, infekzio horrek ez du esan nahi gaixotasuna nahitaez agertuko denik. Gaixotasuna ondo finkatua duten animaliei buruzko ikerketetan giza gaixotasunaren pareko sintomak deskribatu dira.[3]

Txakurretan, esaterako, anorexia, sukarra, indargabetzea, gihar eta artikulazioetako minak, herrentasuna, artikulazioetako beroa eta hantura, eta aurreragoko estadioetan, artritis, miocarditis, giltzurrunetako asaldura eta portaeraren aldaketak azaltzen dira. Zaldietan, gogoaren beheraldia, anorexia eta argaltzea, sukarra, artikulazioetako mina eta hantura eta herrentasunak. Behietan, kasu batzuetan abortuak eta esne-ekoizpena gutxitzeaz gainera, sintomatologia bera deskribatu da. Ardietan, artritisarekin baino ez da lotu.[3]

Erreferentziak

  1. Lyme gaixotasuna. a-lyme.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:918 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
  3. a b c d e f g h i j k l m n Anda, Pedro; Barral, Marta; García-Moncó, J. Carlos eta Garcia-Pérez, Ana. Lymeko gaixotasuna. Kaparrek kutsaturiko infekzio-gaixotasuna. Elhuyar aldizkaria, 130. zenbakia, 1998/04/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  4. Rodríguez Arranz, C.. Enfermedades transmitidas por garrapatas en pediatría. aepap.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  5. Wright, W.F., Riedel, D.J., Talwani, R., Gilliam, B.L.. Diagnosis and Management of Lyme Disease. American Family Physician. 85 (11): 1086–1093, aafp.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Kanpo estekak

Read other articles:

Ganja KelabuAlbum studio karya Koes PlusDirilisSeptember 1985 (1985-09)[1]Genre Pop Melayu Durasi41:02LabelFlower SoundKronologi Koes Plus Palapa(1984) Ganja Kelabu(1985) Lembah Derita(1987) Ganja Kelabu adalah album dari grup musik Koes Plus yang dirilis pada tahun 1985 di bawah label Flower Sound. Daftar lagu Sisi-ANo.JudulPenciptaPenyanyiDurasi1.Ganja KelabuYonYon4:242.Senyummu dan GitarmuTonnyTonny4:213.NafsuYonYon4:404.CemburuTonny, YonYok3:345.Rahasia CintakuYonYon3:57D...

 

 

Douglas Alexander Douglas Garven Alexander (lahir 26 Oktober 1967) adalah seorang mantan politikus Partai Buruh Skotlandia yang menjabat sebagai anggota parlemen dari 1997 sampai 2015. Pada masa jabatannya, ia menjabat sebagai Menteri untuk Skotlandia & Perhubungan dan Menteri untuk Pengembangan Internasional dalam Kabinet di bawah kepemimpinan perdana menteri Tony Blair dan Gordon Brown. Ia kemudian menjabat dalam kabinet bayangan Ed Miliband sebagai Menteri Pekerjaan dan Pensiun dan Men...

 

 

Ini adalah nama India; nama Arunachalam merupakan patronimik, bukan nama keluarga, dan tokoh ini dipanggil menggunakan nama depannya, Muruganantham. Arunachalam MurugananthamDr. Nilayani Menghadiri Kampanye Sosial Bersama Arunachal Muruganantham Di California, 2016Lahir1962 (umur 61–62)Coimbatore, Tamil Nadu, IndiaKebangsaanIndiaNama lainPad Man, sebuah film berdasarkan pada kehidupan MurugananthamWarga negaraIndiaPekerjaanPenemu dan wirausahawan sosialOrganisasiJayaashree Ind...

Cytokine in the interferon family Interferon beta-1aClinical dataTrade namesAvonex, Rebif, Plegridy, othersAHFS/Drugs.comProfessional Drug FactsMedlinePlusa604005License data EU EMA: by INN US DailyMed: Interferon_beta-1a Pregnancycategory AU: D Routes ofadministrationSubcutaneous, intramuscularATC codeL03AB07 (WHO) Legal statusLegal status AU: S4 (Prescription only) US: ℞-only[1][2] EU: Rx-only[3][4] Pharmaco...

 

 

Native American leader (c. 1770–1818) Josiah FrancisHillis HadjoSelf-portrait of Josiah FrancisRed Stick Creek leaderIn office1813–1818Preceded byNoneSucceeded byNoneTraveled to England as representative of the Indian Nations (Creek and three other local tribes) Personal detailsBornHillis Hadjo1770 (1770)near Montgomery, AlabamaDiedApril 9, 1818 (aged 47–48)[1]Fort San Marcos de ApalacheCause of deathHangingResting placeSan Marcos de ApalachePolitical par...

 

 

Cerebral crusObtuse section (perpendicular to the brainstem) through the superior colliculus showing label for cerebral crus at lower left.DetailsIdentifiersLatincrus cerebriMeSHD065843NeuroNames539NeuroLex IDbirnlex_1218TA98A14.1.06.005 A14.1.09.259TA25880FMA72464Anatomical terms of neuroanatomy[edit on Wikidata] The cerebral crus (crus cerebri) is the anterior portion of the cerebral peduncle which contains the motor tracts, travelling from the cerebral cortex to the pons and spine. The...

ДостопримечательностьБерлинский международный конгресс-центрнем. Internationales Congress Centrum Berlin (ICC Berlin) Вид на ICC Berlin с юго-востока 52°30′16″ с. ш. 13°16′50″ в. д.HGЯO Страна  Германия  Берлин Шарлоттенбург-Вильмерсдорф Архитектурный стиль Хай-тек Архитектор Ральф Шю...

 

 

Pour les articles homonymes, voir Salinger. J. D. Salinger J. D. Salinger faisant la couverture du Time en 1961. Données clés Nom de naissance Jerome David Salinger Alias J. D. Salinger Naissance 1er janvier 1919 New York, États-Unis Décès 27 janvier 2010 (à 91 ans) Cornish (New Hampshire), États-Unis Activité principale Écrivain Auteur Langue d’écriture Anglais Genres Roman, nouvelle Œuvres principales L'Attrape-cœurs, 1951 Franny et Zooey, 1961 modifier J. D. Salinger, n...

 

 

Amor Estranho AmorPoster rilis teatrikalSutradaraWalter Hugo KhouriProduserAnibal Massaini NetoDitulis olehWalter Hugo KhouriPemeranVera FischerTarcísio MeiraXuxa MeneghelPenata musikRogério DupratSinematograferAntonio MeliandePenyuntingEder MazziniPerusahaanproduksiCinearteDistributorEmbrafilmeTanggal rilis 1 November 1982 (1982-11-01)[1] Durasi110 menitNegaraBrasilBahasaPortugis Amor Estranho Amor adalah sebuah film drama erotis Brasil tahun 1982 yang ditulis dan disutr...

  لمعانٍ أخرى، طالع أفريقي (توضيح). المطبخ الأفريقي يعكس تقاليد الطبخ الشعبية الإفريقية التقليدية وما نتج من أنواع طعام جديدة بتأثير من الأوروبيين والآسيويين الذين استوطنوا بعض المناطق الإفريقية.[1][2][3] وبما أن مساحة القارة الإفريقية هي ثاني أكبر مساحة قا...

 

 

Batalyon Artileri Medan 17/Rencong CaktiLambang Yonarmed 17/Rencong CaktiDibentuk2008NegaraIndonesiaCabangArmedTipe unitSatuan Bantuan TempurPeranPasukan artileri DaratBagian dariKodam Iskandar MudaMarkasSigli, Kabupaten Pidie, AcehJulukanYonarmed 17/RCMotoRencong CaktiBaretCoklatMaskotRencongAlutsistaMeriam M2A2 105mm dan Meriam KH-179 Howitzer 155mm Batalyon Artileri Medan 17/Rencong Cakti yang dulu dikenal Yon Armed 17/105/Tarik atau Yon Armed 17/Komposit merupakan satuan Batalyon Artileri...

 

 

1912 film This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: His Only Son 1912 film – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2019) (Learn how and when to remove this message) His Only SonFilm still of Reid and DavenportDirected byJack ConwayMilton H. FahrneyStarringWallace ReidDorothy DavenportPr...

This is a list of discontinued magazines that were published by the Japanese publishing company MediaWorks. Most of their magazines center around anime, manga, bishōjo games, or video games. The vast majority of MediaWorks' magazines carry the title Dengeki (電撃, meaning electric shock) which precedes the title of a given magazine; the Dengeki label is also used on publishing labels, and contests held by the company, making it a well-known trademark for MediaWorks. Magazines Active Japan...

 

 

NASCAR Cup Series race 2022 Bass Pro Shops Night Race Race details[1][2][3][4][5][6][7] Race 29 of 36 in the 2022 NASCAR Cup Series The 2022 Bass Pro Shops Night Race program cover, commemorating the 2021 Food City 300 finish and the post-race alteration between Kevin Harvick and Chase Elliott from last year's race.Date September 17, 2022 (2022-09-17)Location Bristol Motor Speedway in Bristol, TennesseeCourse Permanent rac...

 

 

Guadeloupe's population, 1961-2003. Guadeloupe has a population of 375,693 (2021).[1] Population According to INSEE Guadeloupe had an estimated population of 403,977 on January 1, 2012.[1] Life expectancy at birth is 77.0 years for males, and 83.5 for females (figures for 2011).[1] Languages French is the official language, taught in the school system. Antillean Creole French is spoken by a large part of the population, understood by nearly all, and taught in some sch...

Parish hall redirects here. For the racehorse, see Parish Hall. Rovira Friendship House in Victoria, Australia is owned by the Catholic Church and used for events. Pöytyä church hall in Finland during a 2008 July day. The All Saints Church hall in Canberra, Australia being used for a community dance in November 2015. A church hall or parish hall is a room or building associated with a church, generally for community and charitable use.[1] In smaller and village communities, it is of...

 

 

Cet article est une ébauche concernant une chanson, la Croatie et le Concours Eurovision de la chanson. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Consultez la liste des tâches à accomplir en page de discussion. Mama ŠČ! Chanson de Let 3 auConcours Eurovision de la chanson 2023 Sortie 2023 Durée 2:35 Langue Croate Auteur Damir Martinović Mrle, Zoran Prodanović Classement 1re demi-finale : ...

 

 

Serie AAltri nomiSerie A Femminile eBay Sport Calcio TipoClub FederazioneFIGC Paese Italia OrganizzatoreFIGC TitoloCampione d'Italia Cadenzaannuale Aperturaagosto Chiusuramaggio Partecipanti10 squadre FormulaGirone all'italiana+Poule scudetto e salvezza+Play-out Retrocessione inSerie B Sito Internetwww.figc.it/it/femminile StoriaFondazione1968 Numero edizioni57 Detentore Roma Record vittorie Torres (7) Ultima edizioneSerie A 2023-2024 Prossima edizioneSerie A 2024-2025 Scudetto...

Original DeskJet 500 DeskJet 3845 Deskjet is a brand name for inkjet printers manufactured by Hewlett-Packard.[1] These printers range from small domestic to large industrial models, although the largest models in the range have generally been dubbed DesignJet.[2] The Macintosh-compatible equivalent was branded as the Deskwriter and competed with Apple's StyleWriter, and the all-in-one equivalent is called OfficeJet. HP's first inkjet printer is the ThinkJet. A modern HP Deskj...

 

 

French art movement For the 19th-century art movement, see Purismo. For other uses, see Purism (disambiguation). Le Corbusier, 1922, Nature morte verticale (Vertical Still Life), oil on canvas, 146.3 cm × 89.3 cm (57.6 by 35.2 inches), Kunstmuseum Basel Purism, referring to the arts, was a movement that took place between 1918 and 1925 that influenced French painting and architecture. Purism was led by Amédée Ozenfant and Charles Edouard Jeanneret (Le Corbusier). Ozenfant an...