Cadaguako trenbidea Zorrotza eta Balmaseda artean (trenbideari izena eman zion Cadagua ibaiaren arroan) 1888tik 1893raino izandako trenbide estuko burdinbidea izan zen, gero Santander-Bilbo trenbidearen zati bat bilakatuko zena.[1]
Historia
Cadagua ibaiaren arroan trenbidea eraikitzeko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramon Bergék 1888ko maiatzean Espainiako Kongresuan aurkeztu zuten. Urte bereko uztailean onartu zuten. 99 urterako herri-onura izendaturiko trenbidea ustiatzeko Compañía del Ferrocarril del Cadagua izeneko konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zuten. Bidearen jatorria egun Bilboko Renfe Aldirietako C-1 trenbidea den eta orduan Bilbo-Portugalete trenbidea zenaren Zorrotzako geltokian kokatu zuten.
Trenbidea 1890eko abenduaren 5ean ireki eta urtero 96.000 bidaiari aurrekusten bazituzten ere, lau urte geroago 219.504 bidaiarik erabiltzen zuten[2].
1893ko uztailaren 28an, Victor Txabarrik Zalla eta Solares arteko trenbidearen emakida lortu eta Orejo-Aranguren lotura egin ondoren, Santander-Solares trenbidearekin batu zuen trenbidea. Horretarako Compañía del Ferrocarril de Santander a Bilbao izeneko konpainia sortu zuen.
Gaur egun Renfe Fevek ustiatzen du ibilbidea.
Ezaugarri teknikoak
Tren makinak
Erreferentziak
Kanpo estekak