Lur eta Amets 2020ko Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zinema zuzendarien marrazki biziduneko filma da.
Lur eta Amets Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sortutako proiektua da, hasiera batean liburu eta ipuinetan gorpuztu zena. Gero mahai-joko bat sortu zuten pertsonaia horiekin eta, gero, ilustraziotik pantaila handira salto egin zuen.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lur eta Amets bikiak amona Andereren etxean emanen dute asteburua. Baina gaztetxoentzat ez da asteburu arrunta izanen, bidaia ahaztezin batean abiatuko baitira, abenturaz betetakoa. Hala, Euskal Herriko historia ezagutuko dute, garai ezberdinak bisitatuz. Bidean pertsonaia ugari gurutzatuko dituzte.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak