Luis Posada Cugat (Bartzelona, 1963ko martxoaren 9a) kataluniar bikoizketa-aktorea da, ezaguna Jim Carrey, John Cusack, Leonardo DiCaprio, Adrien Brody edo Johnny Depp aktoreak, beste batzuen artean, bikoizteagatik. Luis Posada Mendoza eta Nuria Cugaten semea da, eta José Posadaren anaia da, hau ere bikoizketa-aktorea.[1]
Biografia
1980ko hamarkadaren hasieran hasten da bere ibilera bikoizketa munduan, produkzio lanetan Chico para todo filmean, Alberto Trifolen “Q.T. Lever” estudio desagertuetan. Kasualitatez, bere lehenengo take-a egitea eskaini zioten, non hurrengoa esaten zuen: La Policia ha localizado la llamada telefónica. Momentu hartatik aurrera, bere bikoiztaile karrera hasiko zuen, bai gazteleraz bai katalanez –bere aita, anai txikia eta ama bezala-. 1984ean bere lehenengo paper protagonista izan zuen Gremlins, non Zach Galligan aktorea bikoiztu zuen. 35 urte eta gero, kalitate handiko lanak egin ditu: Leonardo DiCaprio Titanicen , Adrien Brody The Pianistean, Owen Wilson Zoolanderren eta abar luze bat. Bere paper zailena Jim Carrey bikoiztea izan zen How the Grinch Stole Christmas filmean, izan ere, ahotsik gabe geratu grabazioan zehar ahotsaren intentsitatea handiegia zelako. Elkarrizketa batean aitortu du identifikatuen sentitzen den aktorea Johnny Deep dela. Ere publizitate-kanpainetan, audio-liburuak eta dokumentalak bikoiztu ditu eta bikoizketa-zuzendari bezala lan egin du ere.[2]
2013an, Jordi Brau eta Oscar Barberanekin batera, “Polford” estudioak ireki zituen Bartzelonan, non filmak eta sailak bikoizten dituzte. Estudioan bertan bikoizketa irakasle bezala ere aritzen da.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Bermejo, Andrea G.. (2017-08-25). «Luis Posada, el hombre que puso voz a tu infancia» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Patio de Voces - Doblaje con Luis Posada - 11/11/17» RTVE.es 2017-11-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).