Luis Maria Uribe Etxebarria (Urduliz, 1906ko urriaren 17a - 1994ko azaroaren 18a), Volea izenez ezaguna, bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena. Ramon Uribe bere anaia nagusia eta Ignacio Uribe bere semea futbolariak ere izan ziren.
Biografia
Futbol munduan Madrilen hasi zen, bertan medikuntza ikasten baitzegoen. 18 urte besterik ez zituela, Gimnástica de Madridek fitxatu zuen eta bi urte geroago Real Madridera pasa zen. Lehen mailan, 1929ko ekainaren 16an debut egin zuen, Arenas Cluben aurka 2 eta 0 irabaziz.[1]
Ikasketak amaitzean, Bizkaira itzuli eta Fred Pentlanden Athleticek 1929an fitxatu zuen. Bere aurreneko urtean, Eskualdeko Txapelketako bi partidan baino ez zuen jokatu, ez Ligan eta ez Kopan. Bere debuta Espainiako Lehen Mailan 1930eko abenduaren 14an izan zen, Errealaren aurka (euskal derbi hartan Athleticek 6-1 irabazi zuen). Guztira, 43 partida jokatu zituen, 26 gol lortuz. 1933ko azaroaren 12an Real Betisen kontra hat-trick bat lortu zuen. Tamalez, taldeko lehen aurrelari ospetsuekin- Lafuente, Iraragorri, Bata, Txirri II.a eta Gorostiza- jokatu zuenez ezin izan zuen partida gehiago jokatu.[2]
Ibilbidea
Tituluak
Eskualdeko Txapelketak
Espainiako txapelketak
Erreferentziak