Lucy Bhreatnach

Lucy Bhreatnach
Bizitza
JaiotzaAlgorta1924ko urriaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDublin2007ko urriaren 1a (82 urte)
Jarduerak

Lucy Bhreatnach jaiotzez Maria de la Piedad Lucila Hellman de Mentxaka (Algorta, 1924ko urriaren 8aDublin, 2007ko urriaren 1a) euskal-irlandar hizkuntzaren alde ekintzailea izan zen.[1]

Gurasoak Lucila de Mentxaka Dilis eta Franz Heinrich Hellman ingeniari alemaniarra izan ziren, eta bi neba izan zituzten. Familia Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu zen. Lucyk Madrilen ezagutu zuen Deasún Bhreatnach eta 1947an ezkondu ziren.

Lucyk politikarekiko eta hizkuntzekiko zuen interesak inspiratu zuen Deasún irlandako gaelerarekin zuen konpromisoa sakontzeko. Senar-emazteen bost semeak eta alaba gaztelaniaz eta gaeleraz hezi ziren. 1949an Dublinera joan ziren eta lehen gaelscoilaren sortzaileetako bat izan ziren.

Gainera, haurrentzako liburuen margolaria eta ilustratzailea izan zen. Bere alaba Luciita Bhreatnach negoziatzaileetako bat izan zen Ostiral Santuko Hitzarmena babestu zuen.

Bera eta senarra giza eskubideen defendatzaileak izan ziren, bereziki Hego Amerikako diktaduren aurkakoak eta emakumeen eskubideen defendatzaileak. Osgun semea ere defendatu zuten tren lapurretaren salaketatik. Osgun Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen.

Lucita 2007ko urriaren 1ean hil zen eta senarra bi egun geroago, bere emaztearen hiletan.

Erreferentziak

  1. Lunney, Linde. (2021-3-27). «Lucy Bhreatnach In Breatnach, Deasún» Royal Irish Academy.

Kanpo estekak