Lucila Madariaga Torres (Bilbo, 1958ko urtarrilaren 31) bizkaitar mikrobiologoa da.[1] Mikrobiologiako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Bizkaiko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean irakasten du. Horrez gain, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako Txertoen eta Antimikrobianoen Saileko zuzendaria da.[2]
Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen 1987an Contribución al estudio inmunológico de los pacientes tuberculosos: transformación linfoblástica y detección de anticuerpos anti-ppd por E.L.A. izenburuko doktore-tesiarekin.[3]
Liburuak
- Desafíos de la Microbiología. Libro homenaje al profesor Ramón Cisterna Cancer (2018, EHU). Egilekidea: Miren Basaras.[4]
Erreferentziak