Louise Jopling
| Louise Jopling | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Manchester, 1843ko azaroaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1933ko azaroaren 19a (90 urte) |
| Hobiratze lekua | Chesham Bois Burial Ground (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Joseph Middleton Jopling (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Genero artistikoa | erretratua |

Louise Jane Jopling (Manchester, 1843ko azaroaren 16a – 1933ko azaroaren 19a) Victoriar garaiko margolari ingelesa, eta bere belaunaldiko emakume artista nabarmenetako bat.[1] [2]
Biografia
Manchesterren jaio zen, Thomas Smith "T.S." tren-kontratistaren eta Fraces bikotearen bederatzi seme-alabetako bosgarrena. 17 urterekin Francis Romer, funtzionarioarekin ezkondu zen. Rothschildeko baronesak bere artea garatzera animatu zuen. 1860ko hamarkadan, Parisen ikasi zuen Charles Joshua Chaplin eta Alfred Stevensekin, eta lehenengoz bere lana erakutsi zuen "Salon"-en. 1870–73 urteetanRoyal Academy lanetan sartu zen, Louise Romer bezala sinatuz. 1872an Romer hil zen, bikorearen seme-alabetatik bakarra biziraun zuen, Percy Romer. Bi urteetara, 1874an Joseph Middleton Joplingekin ezkondu eta alaba bat izan zuten, Lindsay Millais Jopling, haurrak Sir Coutts Lindsay eta John Everett Millais-en izenak hartu zituen.[3][4]
Society of Women Artists (1880) eta Royal Society of Portrait Painters (1891) elkarteetako kide izan zen; Royal Society of British Artists-en onartu zuten lehen emakumea izan zen (1901).[5]
Joplingek pertsonaia ezagunen erretratuak margotu zituen eta maila horretako pertsonekin inguratzeko William Burges-ek diseinatutako Chelseako estudio batekin, Beaufort Street 28an, aritu zen.[6] James McNeill Whistler, Oscar Wilde, Kate Perugini eta Ellen Terry biltzen zituen gizarte-zirkulu batean mugitu zen. Augustus Dubourgek Angelica (1892) antzezlana eskaini zion. 1887an The Lady's World aldizkariak bere zirkulu soziala deskribatu zuen[7]
Jopling ere modelo gisa jardun izan zuen beste artistentzat. Millaisek eta James Abbott McNeill Whistlerrek bere erretratuak egin zituzten.[8]
1884an Joseph Jopling hil zen eta 1887an Louise George W. Rowe abokatuarekin ezkondu zen, hala ere Joplingen izena profesionalki erabiltzen jarraitu zuen. Emakumeentzako pintura eskola propioa sortu zuen eta, 1887an ere, artearen irakaskuntzari buruzko hainbat pieza idatzi zituen.[9] Emakumezko arte-ikasleek zuzeneko ereduetatik zuzenean lan egiteko eskubidea defendatu zuen, Royal Academy or Arts bere emakume ikasleei gizonezkoen ereduak "ondo jantzita" behatzeko bakarrik baimentzen baitzien 1893an.
Emakumeen Sufragioaren aldeko Batasun Nazionalaren kidea feminista aktiboa izan zen. 1890eko hamarkadan eta 1900eko hamarkadaren hasieran janzkeraren erreforma sustatzen zuen erakundea, Healthy and Artistic Dress Unioneko presidenteorde izan zen.[10] Arte irakaskuntza liburu bat argitaratu zuen,[11] eta autobiografia bat, Twenty Years of My Life.[12] Poesia eta kazetaritza ere idatzi zituen.
Erreferentziak
- ↑ Deborah Cherry, Painting Women: Victorian Women Artists, London, Routledge, 1993.
- ↑ Wendy Slatkin, The Voices of Women Artists, Lebanon, IN, Prentice Hall, 1992.
- ↑ «Louise Jopling 1843-1933» Amersham Museum.
- ↑ «Hunterian Museum & Art Gallery Collections: GLAHA 46317» gla.ac.uk.
- ↑ The Gentlewoman and Modern Life (London), 22 March 1902.
- ↑ Cherry, pp. 89–90.
- ↑ The Lady’s World, 1887, pp. 340–2.
- ↑ Paul Barlow, Time Present and Time Past, London, Ashgate, 2005; pp. 114–15, 180–81.
- ↑ Craig Harrison, The Esseance of Art: Victorian Advice on the Practice of Painting, Aldershot, Ashgate, 1999.
- ↑ Peter Gordon and David Doughan, Dictionary of British Women's Organisations, 1825–1890, London, Routledge, 2001; p. 63.
- ↑ Louise Jopling, Hints to Amateurs: A Handbook on Art, New York, Harper and Brothers, 1891.
- ↑ Louise Jopling, Twenty Years of My Life, 1867–1887, London, John Lane, New York, Dodd, Mead, 1925.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.