Lost Command (euskaraz Komando Galdua), 1966ko Mark Robson kanadar zinema zuzendariaren gerra-film bat da. Jean Lartéguy frantziar idazlearen Les Centurions (1960, Zenturioiak) eleberrian oinarritua dago. Anthony Quinn, Alain Delon, George Segal, Michèle Morgan, Maurice Ronet eta Claudia Cardinale aktoreek antzeztu zuten.
Bitxikeria gisa, Anthony Quinn aktoreak antzeztutako Pierre Raspeguy kolonela filmaren protagonista Ipar Euskal Herriko euskalduna da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1954, Frantziar Indotxinan Viet Minh vietnamdar erakunde komunistak Frantziako Armada garaitu berri du. Pierre Raspegury (Anthony Quinn), frantziar paratxutista saileko euskal herritar teniente kolonelak beren karguan ordezkatua eta bere erregimendua desegina izan delako albistea jaso du. De Clairefons (Michèle Morgan) kondesa alargunari esker, Aljeriako gerrara bake misio bat burutzera bidaliko dute, De Clairefons kondesak Raspeguryri handik jeneral karguaz itzultzen baldin bada berarekin ezkonduko dela hitzemango dio. Halere, Raspegury kementsua, Esclavier (Alain Delon) kapitaina eta beste hainbat arma lagun Vietnamen jasotako umilazioa mendekatzeko aukera berri honetaz baliatuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak