Los Bravos, Espainiako rock musika talde bat izan zen. 1965ean Michael Kogel, Antonio “Tony” Martínez, Manolo Fernández, Miguel Vicens eta Pablo Sanllehí musikariek sortua.
Bere ibilbidea ez zen oso luzea izan, 1965-1971 artekoa, baina Michael Kogel (Mike Kennedy, bere bakarkako ibilbidean) alemaniar abeslariaren ingeles ahoskera ona eta haren karisma handiak taldeari onura handia ekarri zion, Erresuma Batuan eta nazioartean benetazko oihartzuna izan zuen lehenbiziko espainiar pop-rock taldea izan baizen, bereziki Black Is Black abestiari esker.
Kide sortzaileak
- Michael Kogel, ahotsa.
- Antonio Martínez, “Tony”, gitarra elektrikoa.
- Manolo Fernández, teklatuak.
- Miguel Vicens, baxu elektrikoa.
- Pablo Sanllehí, bateria.
Diskografia
- Los Bravos (1966).
- Los chicos con las chicas (1967).
- Dame un poco de amor (1968).
- Ilustrísimos Bravos (1969).
- Los Bravos Forever. Veinte años de historia (1986).
Filomgrafia
Kanpo estekak