Lola López de Lacalle

Lola López de Lacalle

Bizitza
JaiotzaZornotza1955eko urriaren 30a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Lola López de Lacalle (Zornotza, Bizkaia, 1955eko urriaren 30a) idazlea da eta idazketa tailerrak dinamizatzen ditu.[1]

Bizitza

Lola López Zornotzan jaio zen. Patxi, haren aita, Arabako Guardia herrikoa zen jatorriz, Mari, ama, berriz, Lemoakoa. Txikitatik irudimen handia erakutsi zuen istorioak sortzeko orduan. Hala ere, López de Lacallek helduarora arte ez zituen bere ideiak paperera eraman.[2]

2018ko erdialdean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Melokotones de viña. 36ko Gerraostean girotuta, "Arabako Errioxako herri bateko bi bizilagunek sekretu bat partekatzen dute eleberrian. Lotura horrek beren burua babesten lagunduko die, bai emakumeei, bai haien familiei".[3]Gainera, hainbat literatur antologiatan parte hartu du eta bere lanagatik errekonozimenduak jaso ditu.

Eskarmentu handia du idazketa tailerrak ematen,idazketa sortzaileari buruzko tailerrak eman ditu Zornotzako Zelaieta Zentroko Liburutegian 2020tik, idazten hasi nahi duten pertsonentzat diseinatuta, eta espazio dinamiko eta errespetuzkoa eskainiz, pertsonaien definizioa, koherentzia narratiboa eta erritmoa bezalako gaiak lantzeko, eta bi urtez, idazketa sortzaileko eskolak eman zizkien lan egiten zuen Osakidetzako Zamudioko ospitaleko pazienteei, kasu honetan, idazketa tresna terapeutiko eta adierazpen pertsonaleko tresna gisa erabili zuen.[4]

Lola López de Lacalle ALEAren bazkide sortzailea da eta bertan modu aktiboan parte hartu du tailerrak antolatzen eta gidatzen, idazleekin topaketak egiten eta liburuak aurkezten.[5][4]

Lanak

  • Melocotones de viña (Txertoa, 2018).[6][7][8][9]
  • Relatos a Vuelapluma Zelaieta Zentroko Sormenezko Idazketa Tailerrean ikasleek egindako lanak biltzen dituen liburuaren dinamizatzailea.[10]

Aintzatespenak

  • 2016an A vueltas con la pasión lehiaketan finalista suertatu zen.[11][12]
  • BizkaIdatz lehiaketan finalista Un merluzo en el anzuelo lanarekin.[13]
  • 2019an Zornotzako udalaren Narratiba Laburren saria jaso zuen.

Erreferentziak

  1. lecturalia.com. «Lola López de Lacalle: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  2. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Lola López De la Calle. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  3. Lola López de la Lacalle publica su primera novela «Melocotones de viña» – https://hilerozornotzan.eus. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  4. a b Noticias, Alea. «LOLA LOPEZ DE LA CALLE» Alea Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  5. Noticias, Alea. «Lola López de Lacalle» Alea Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  6. «MELOCOTONES DE VIÑA | LOLA LOPEZ DE LACALLE | Txertoa | Casa del Libro» casadellibro 2018-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  7. "Melocotones de viña" lehen eleberria. .
  8. Liburudenda, Urrike. (2019-05-10). «MELOCOTONES DE VIÑA, CON LOLA LOPEZ DE LACALLE» Urrike Liburudenda (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  9. «LOPEZ DE LACALLE LOLA - Biografía y mejores libros» La Vanguardia 2024-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  10. Amorebieta Etxanoko-liburutegiak-heriotza-eta-kontakizun-laburrak-lantzen-dituzten-bi-liburu-aurkeztuko-ditu-. .
  11. lola lópez de la calle – Alea Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  12. Noticias, Alea. «Lola López de la Calle, finalista del Certamen "A vueltas con la pasión"» Alea Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  13. Noticias, Alea. «LOLA LOPEZ DE LA CALLE» Alea Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).

Kanpo estekak