2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Aro beilegia izeneko poesia-liburuarekin.[2]2022an XXV. Igartza Saria irabazi zuen Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin.[3]
Bizitza
2014an, Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ravennako Akademian (Italia) urtebeteko egonaldiarekin, eta 2019an graduatu zen. 2020an Arte eta Sorkuntza Masterra ikasketak egin zituen (UPV/EHU).[4][3]Bekaduna izan zen BilbaoArten, arte bisualak lantzen[5], baina Euskara irakaslea dihardu lanbide gisa.[6]eta idazten ere ari da buru-belarri, poesia eta artea josten, bere esanetan: Lelo hutsak baino, nahiago du gogoeta bultzatu, edo erantzunak irakurlearengan utzi:
“Ez zait gustatzen egitea poema bat panfleto bat izango balitz modura, nahiago dut galdera moduko bat plazaratzea. Eta hori da nire ustez poesiak eta arteak dutena, alde bakarreko zentzutik aldentzeko aukera”.[7]
Aspaldi hurbildu zen poesiaren mundura; 16 urte zituela hasi zen lerro batzuk idazten, eta horretan jarraitu du. Eroso sentitzen omen da medio honetan. Haren ustez, oso zuzena da poesia; materia prima erabiltzen da, eta horrek jolasteko aukera ematen du. Gepardo japoniarrak izan zen bigarren poesia liburua.[8]
"Hizkuntza eskultorikoki landu dut, paperean bertan hitzak modu zehatz batean antolatuta. Poesia bisualean oinarritu naiz honetan"