Liu Yang, txineraz 刘 洋,[1] (Anshan, Txina, 1994ko irailaren 10a) gimnastikan aritzen den kirolari txinatarra da.[2] Eraztunetan bi aldiz izan da txapeldun olinpikoa.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), brontzezko domina eskuratu zuen Taldeka, gizonezko kategorian. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), berriz, urrezkoa lortu zuen Eraztunak gizonezko kategorian. Biak Txina ordezkatuz. Tokion, You Hao herrikidearen (zilarrezko domina) eta Eleftherios Petrounias greziararen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan (Paris) bi domina lortu zituen, eraztunetan urrezkoa eta taldeka zilarrezkoa.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak