Lily van Angeren-Franz (Alemania, 1924ko urtarrilaren 24a – 2011ko martxoaren 7an) Auschwitz-era biziraun zuen emakume ijitoa izan zen.
Biografia
Neustadtl-en jaio zen, sinti familia batean. Karabana batean bizi ziren eta uda partean Hildesheim-era mugitzen ziren. 1938an naziek Lilyren aita Sachsenhausen-era eraman zuten eta Lily eskolatik kanporatu zuten, Nurembergeko Lege arrazialak zirela eta. 1943ko martxoaren 1ean Lily eta bere ahizpa atxilotu eta Hildesheimeko polizi kuartelera eraman zituzten, eta handik Auschwitz-Birkenau-era. Preso zenbakia tatuatu zioten besoan, Z-561, orduan 19 urte zituen. Tifusarekin gaixotu zen baina ez zuten hil, ohikoa zenez. Ravensbrück-era mugitu zuten eta han arma fabrika batean lan egiten izan zuten.[1][2]
SS-ak antolatutako "Marchas de la muerte" delako batean hegazkinetatik erasotuak izan ziren eta Lily beste emakube romaní batzuekin batera ihes egin eta basoan ezkutatu ziren, Txekia-ko mugara iritsi ziren arte, Porraimos-era biziraun zuen beraz. Gurutze Gorrian lagundu zuen denbora batez eta azkenik, Hildesheim-era bueltatu zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean, bere aita, Julius Franz eta bere ahizpa Waltraud bertan zirela entzun zuen eta, bere ama eta bere bost neba-arreba Auschwitz-etik ez ziren bizirik atera.[2][1] Gerora, Holandara mugitu zen.[1]
Ernst-August König-en, Zigenerlager-en nagusia (ijitoentzako barrakoi bereizia Auschwitz) kontrako epaiketan testigantza eman zuen, eta SS-etan lan egin zuten ia guztien izenak gogoratzeko gai izan zen.[2][3]
Aitortzak
Erreferentziak
Kanpo estekak