Lilia Igorevna Akhaimova, errusieraz Лилия Игоревна Ахаимова,[1] (Vladivostok, Errusia, 1997ko martxoaren 17a) gimnastikan aritzen den kirolari errusiarra da.[2]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen Taldeka emakumezkoen kategorian, ROC ordezkatuz; AEBko taldearen (zilarrezko domina) eta Erresuma Batuko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea. Honako hauek osatzen zuten gimnasta taldea: Lilia Akhaimova, Viktoria Listunova, Angelina Melnikova eta Vladislava Urazovak. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Olinpiar Jokoak
Erreferentziak
Kanpo estekak