Lili'uokalani (izen osoz Lydia Lili'u Loloku Walania Kamaka'eha; 1838-1917) Hawaiiko Erresuma independenteko azken estatuburua izan zen, eta bertako lehen erregina subiraua ere bai.
Lili'uokalani tronura iritsi zen 1891ko urtarrilean, bere anaia Leleiohoku II.a hil eta bederatzi egunera. 1893an estatu kolpea jasan zuen: Hawaiiko elementu amerikar-europarren kolpea izan zen jatorrizko biztanleen aginte moduaren aurka, eta Ameriketako Estatu Batuen interbentzioa eragin zuten. AEBetako presidenteak ez omen zuen nahi hasieran Hawaiiren anexioa, baina bertako botere oligarkikoek etxeko atxiloaldi batera behartu zuten Lili'uokalani 1895an, eta abdikazioa sinatzera behartu zuten. Handik gutxira, AEBek anexionatu egin zuten Hawaii.
Musikagilea ere izan zen Lili'uokalani. Bere konposizioa da Aloha ʻOe kantua (Agur zeuri, euskaraz), Hawaiiko lehen mailako sinbolo kulturala.