Hawaiiko Erresuma (hawaiieraz Aupuni Mōʻī o Hawaiʻi eta ingelesaz Kingdom of Hawaiʻi) 1795ean ordurarte elkarren artean independienteak ziren Hawaii, Oahu, Maui, Molokai eta Lanai uharteak Kamehameha I.a erregearen eskutik gobernu baten pean jarri eta 1810ean Kauai eta Niihau uharteak odol jario edo gerrarik gabe beren borondatez elkartzean sortutako erresuma bat da.
1893an Liliuokalani erreginak abdikatzean erresuma desegin eta 1894an Hawaiiko Behin Behineko Gobernua ezarri eta Errepublika aldarrikatu zen. 1898an AEBek anexionatu zuen.
Erresuma honetan bi errege etxek agindu zuten: Kamehameha Etxea (1793-1872) eta Kalākaua Etxea (1874-1893).
Kanpo estekak