Lehen diputatu berdeak Finlandian 2 hautagai independente izan ziren, 1983an aukeratuak izan zirenak, eta, ordutik, 1995ean izan ezik, hauteskunde bakoitzean euren aurreko emaitza hobetu dute.
1999an, Liga Berdeak botoen %7,3a lortu zuen, hala 11 ordezkari lortuz. Gobernuan 2002komaiatzak 26 arte mantendu ziren, gobernu koalizioa Olkiuloto-3 izeneko zentral nuklear berri bat eraikitzeko erabakiaren aurka protestatzeko utzi zutenean. Moratoria apurtzeko erabaki hau, parekorik ez zuena Mendebaldeko Europa guztian, zabalki erantzun zuten era berean Europar Berdeetako kideek. 2003an botoen %8a eta 14 ordezkari eta eta 2007an botoen %8,5a eta 15 ordezkari (14 2008an transfuga baten ondoren) lortu zituen. Orduan, berriz gobernuan sartu ziren bi ministeriotako ardura hartuz: Lanekoa (lehenik Tarja Cronbergek eta ondoren Anni Sinnemäkik okupatu zutena) eta Justiziakoa (Tujia Braxen ardurapean).
1983tik2003 arte, alderdi hau botoen %1,4a jasotzetik botoen %8a jasotzera pasa da, pos-komunistak %13,5etik %9,9raino jeitsi diren bitartean (%3,5 bat), sozialdemokratak ere jeitsi egin dira (%2,2), beraz, oso litekeena da alderdi honek finlandiar ezkerreko beste alderdietako sektoreak erakarri izana.
Finlandia1995ean sartu zen Europar Batasunean, Austria eta Suediarekin batera, Europar Legebiltzarreran laugarren Legealdian (1994-1999), 16 eurodiputatu emanez 1996 eta 1999an, 14 2004an eta 13 2009an. 1996ko lehen hauteskundeetatik, Liga Berdeak beti lortu ditu 1 edo 2 eserleku ospatu diren hauteskunde guztietan. Heidi Hautala, eurodiputatua 3 legealditan izan dena, eta egungoan, 2009-2014an ere badena eta Satu Hassi ministro ohia, hiru aldiz aukeratua eta orain ere eurodiputatua dena nabarmentzen dira.