Lherzolita arroka igneo ultramafiko bat da. Olibinoz osatua dago % 40tik % 90era, eta gainerakoa ortopiroxenoa da gehienetan, eta klinopiroxenoak zenbaitetan. Mineral osagarriak espinela eta granate aluminikoak dira. Beste peridotitak bezala, 20-30 kilometroko sakoneran sortzen dira. Sakonera handiagoetan plagioklasa espinela bilakatzen da. 90 kilometroko sakoneran piropo granatea egonkorra da. Goi mantuaren osagarri nagusietako bat granate lherzolita da, 300 kilometroko sakoneraraino. Ofiolita konplexuetan harzburgita ohikoagoa bada ere, lherzolita ere askotan agertzen da. Kinberlitatan xenolito forman ere agertzen da. Espinela lherzoliten urtze partzialetik basalto magmak sortzen dira.
Kanpo estekak