Piroxenoak, bai klinopiroxeno bai eta ortopiroxenoak, anfibolak eta plagioklasak izan ohi ditu, hala nola flogopita mineralak. Lurrazalera fragmentu moduan iritsi daitezke magma batek bultzatua edo bestela obdukzioorogeniko prozesuetan iritsi daitezke lurrera.
Aztarnategiak eta erabilera ekonomikoa
Munduko hainbat mendigunetan basamentu handiak agertzen dira, Malaga inguruko (Espainia) Rondako Peridotitak dira munduko aztarnategirik handiena.
Peridotiten barnean nikel, platino eta batez ere kromo bandak aurkitzen dira. Izan ere kromoa lortzeko iturri ohikoena da. Hau ustiatzeko meategi handienak Hegoafrikan eta Zimbabwen daude.
Sailkapena
Arroka ultramafikoen sailkapenean peridotitak eta piroxenitak agertzen dira. Olibinoan %40a baino gehiago duten arrokak peridotitetan sailkatzen dira eta arruntenak lherzolita, dunita eta harzburgitaren eremuetan kokatzen dira.