Espinela XY2O4 formula orokorra duen mineral-klasea da. Espinelak kristal-egitura kubikoa (isomerikoa) jarraituz kristalizatzen dira, anioi oxidoek Bravaisen sareta kubikoak eratzen dituztelarik eta X eta Y katioiak saretako leku oktaedriko eta tetraedrikoak betez. X eta Y katioi bibalente, tribalente edo kuatribalenteak izan daitezke, esaterako magnesioa, zinka, burdina, manganesoa, aluminioa, kromoa, titanioa edo silizioa. Anioia normalean oxidoa den arren, badaude gainerako anfigenoez osatutako espinelak ere.
Kanpo estekak