Leslie B. Lamport (Brooklyn, New York, 1941eko otsailaren 7a) informatikari eta matematikari estatubatuarra da. Lamport konputazio banatuan eginiko lanagatik, eta LaTeX dokumentuak prestatzeko sistemaren hasierako garatzaile eta lehen eskuliburuaren egile izateagatik da ezaguna.
LaTeX
Donald Knuth 1980aren hasieran TeX-en lehen zatiak argitaratzen hasi zenean, Lamport —liburu bat idazteko behar pertsonala zela eta— hartan oinarritutako makro batzuetan hasi zen lanean. Makro-multzo hau LaTeX izenez ezagutzen da gaur egun. 1983an Peter Gordon, Addison-Wesleyren argitaletxe amerikarreko editoreak, Lamporti bere erabiltzaile-eskuliburua liburu bihurtzea proposatu zion.[1][2]
1984ko irailean, LaTeX makroen 2.06a bertsioa kaleratu zuen Lamportek, eta 1985eko abuztuan, LaTeX 2.09 —Lamporten LaTeX-en azken bertsioa—. Bitartean, Addison-Wesley argitaletxeak Lamport-en LaTeX erabiltzaile-eskuliburua argitaratu zuen, LaTeX: A Document Preparation System (LaTeX: Dokumentuak prestatzeko sistema), 1986an, ustez "ehunka mila kopia baino gehiago" saldu zirenak. 1989ko abuztuaren 21ean, Stanford-en TeX Erabiltzaile Taldearen bilera batean, Lamport-ek LaTeX-en mantentze eta garapena Frank Mittelbach, Chris Rowley eta Reiner Schöpf-en esku utzi zuen, ondoren LaTeX3 eta LaTeX 2e bertsionak argitaratuko zituztelarik.[2][3]
Erreferentziak
Kanpo estekak