Leonor Magdalena Varela Palma[1] (Santiago, 1972ko abenduaren 29a) aktore eta modelo txiletarra da. Ipar Amerikako, Latinoamerikako eta Europako hainbat film ekoizpenetan parte hartu du eta hainbat publizitate kanpainen aurpegia[2] izan da ere.[3]
1995ean egin zuen bere debuta Europako telebistan, Pony Trek suediar telefilmarekin. Baita ere Frantziako eta Txileko serie eta film desberdinetan bigarren paperak izan zituen. Baina 1998an The Man in the Iron Mask filmean parte hartu zuelako, Leonardo DiCapriorekin batera, bere izenari ospea eman zion Hollywooden. Ondorioz, Cleopatra eta Jeremiah bezalako telefilm eta Blade II eta Innocent Voices filmetako protagonista bilakatu zen.
Politikatik urrun jarraitzen duen pertsona izan arren, oro har, Barack Obama AEBetako presidentearen eta Michelle Bachelet Txileko presidentearen kanpainetan parte hartu du.
Ibilbidearen Hasiera
Aktore ikasketak amaitzen ari zan bitartean[4], Islandian grabatutako Pony Trek suediar haurrentzako filmean parte hartu zuen. Frantziako serieetan hainbat agerraldi egin zituen ere, hala nola Le Juste, Extrême limite eta Sous le Soleil.
Pantaila handian egin zuen lehenengo saioa Le ciel est à nous filmean izan zen.Urte berean Leonardo DiCapriorekin eszena labur bat grabatuko zuen The Man in the Iron Mask filmean, gero Hollywoodera eramango zuena.
Geroago, Leonorrek, Txilera bidaiatu zuen eta bertan Tic tac telenobelan izan zen protagonista, hau, bere herrialdean ezaguna egin zen rola izan zen.
Saria
2005eko urtarrilean, Innocent Voices film mexikarrean, Leonor Varelak pertsonai nagusietako bat izan zuen. Los Angelesen egindako ekitaldian Stanley Kramer saria, gizarte gaiei eskainitako saria, lortu zuen rol honekin.
Erreferentziak
Kanpo estekak