Leo Henricus Arthur Baekeland (Gante, 1863ko azaroaren 14a - New York, 1944ko otsailaren 23a) Belgikako kimikaria izan zen. 1889tik aurrera Estatu Batuetan bizi izan zen. Han argazki-emultsioei buruzko ikerketa batzuk egin zituen, eta argazkiak azkar errebelatzeko paper bat asmatu zuen; gero, zelula bat ere asmatu zuen kloruro alkalinoen elektrolisia egiteko. Dena dela, 1906an bakelita asmatu zuelako da ezaguna; izan ere, lehen erretxina sintetikoa da bakelita.
Erreferentziak