Leire Martínez Otxoa (1979ko ekainaren 22a) Errenteriko pop abeslaria da, Abeslari gisa bereizten duen dohaina erregistro oso altuetako ahotsa izan arren tonu baxuetara ere iristeko gai izatea da.
Bizitza
Leire hiru anai-arreben arteko zaharrena da. Errenterian hazi zen. Jada eskolara zihoan garaian dantza, solfeoa eta biolina jotzea gustatzen zitzaion eta musika ikasketak egin zituen. Batxilergoa amaitu ondoren, EHUn matrikulatu zen, Hezkuntza Fakultatean Magisteritza egiteko Hezkuntza Bereziko Espezialitatean.
Ibilbide profesionala
Bakarlari moduan
2002an Telecinco telebista katearen Popstars lehiaketaren kastingetan parte hartu zuen baina baina familia arrazoiengatik programa utzi zuen. 2007an, Cuatro telebista katearen Factor X musika lehiaketan sartzea lortu zuen.[1], Julieta Venegasen Me Voy[2], Vanessa Paradisen Be My Baby[3] edo Lisa Stansfielden All Around The World[4] bezalako abestiak interpretatuz. Telebista saioko finalista izan zen eta seigarren galan kanporatua izan zen.
La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari
2007ko azaroan Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari izateari utzi ondoren hilabete batzuk pasa zituen taldeak abeslaririk gabe. -Prentsan hainbat abeslari aipatu ziren taldeko balizko abeslari gisa.[5]
2008ko uztailaren 14an taldekideek prentsaurrekoa eman zuten Madrilen Leire abeslari berri gisa aurkezteko[6]. Urte bereko irailaren 2an kaleratu zuten Leire taldeko abeslari gisa zuen lehen diskoa: A las cinco en el Astoria.[7] Disko horretako El Último Vals kanta Los40 irratian estreinatu zen ofizialki[8] eta berehala lehen postutan jarri zen eta laster diskoaren salmentengatik platinozko diskoa lortu zuten Espainian eta urrezkoa Txilen eta Argentinan.
2009ko irailean Nuestra casa a la izquierda del tiempo diskoa kaleratu zuten, taldearen kantu ezagunenen bilduma, Leireren ahotsarekin eta sinfonikoki lagunduta.[9] 2010eko apirilean, Un viaje al mar muerto izeneko taldeari buruzko dokumentala estreinatu zen[10]. Filma urte bereko apirilean salgai jarri zen Nuestra casa a la izquierda del tiempo diskoaren berrargitalpenean sartu zen.
2011ko irailean, Cometas por el cielo, kaleratu zen, Leirek bandarekin grabatu zuen estudioko bigarren albuma.[11] 2012ko irailean Cometas por el cielo - En directo desde América CD+DVDa argitaratu zen, Leirerekin batera LODVGek argitaratutako lehen DVDa izan zen.[12]
2013ko urrian argitaratu zen Primera fila: La Oreja de Van Gogh, urte bereko uztailean Mexikon zuzenean grabatutakoa. Diskoak hamabost kantu zituen, horietatik lau argitaratu gabeak, eta gainerakoak lehendik grabatutako kantuen bertsioak.
Sony Music-en zigilu diskografikoarekin bi disko grabatu zituzten, 2016ko El planeta imaginario[13] taldearen zazpigarrena eta Leirek taldearekin grabatu zuen hirugarrena eta 2020an Un Susurro En La Tormenta[14] taldearen zortzigarren albuma eta Leirek LODVG taldeko abeslari bezala egiten duen laugarren eta azkena.
2024ko urriaren 14an prentsaurreko batean iragarri zuten Leire eta La Oreja de Van Gogh banandu egingo zirela, 16 urteren ostean. Jende askok kontrakoa uste bazuen ere, taldearen ospeari eustea lortu du Leirek. Diskoen salmentan eta kontzertuetarako sarreretan ikusten da freskotasuna ekarri ziola taldeari eta disko berriak harrera ona izan zuela zaleen eta publiko orokorraren artean.
Lankidetzak
2014an, Leirek David DeMaría abeslari andaluziarrarekin batera Ocho apellidos vascos umorezko film espainiarraren No te marches jamás izeneko abestia[15] interpretatu zuen. Kanta honek jatorrizko abesti onenaren Goya sarien 29. edizioan izendatua izan zen
2024ean, La Oreja de Van Gogh taldetik atera ondoren,«Eskutitza» abestiaren bideoklip bat grabatu zuen Martin Urrutiarekin batera. "Entzun zure bihotza" lelopean, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko dirua biltzea helburu zuen EITB Maratoirako lankidetza solidarioa izan zen.
Aktore lana
Abeslari bezala egin duen ibilbideaz gain, Leirek paper labur batzuk egin ditu telesailetan, besteak beste Disney Channeleko La gira telesailean bere burua antzeztuz[16], eta Telecinco kate espainiarreko La duquesa telefilmean Alicia Koplowitz antzezten hainbat kapitulutan[17].
Filmografía
Urtea
|
Filma
|
Personaia
|
2010
|
Un viaje al mar Muerto
|
Bere burua
|
La Duquesa (Telecinco)
|
Alicia Koplowitz
|
2012
|
La Gira (Disney Channel)
|
Bere burua
|
2013
|
Red Room
|
2022
|
Elcano y Magallanes
|
Animaziozko pertsonaiaren bikoizketa
|
Erreferentziak
Kanpo estekak