Vandervoort Toronton jaio zen. Ama kanadarra eta aita herbeheretarra du[1]. Jaio ondorengo asteetan meningitisez gaixotu zen eta medikuek bizitzeko itxaropenik eman ez zioten arren aurrera atera zen[2]. Gaztetan oso kirolaria zen eta futbolean, karatean (2. mailako gerriko beltza), saskibaloiean, tenisean, gimnasian eta beisbolean aritu zen[1].
13 urtekin egin zuen debuta aktore lanetan eta Kanadan egindako haurrentzako beldurrezko telesailetan aritu zen, Goosebumps eta Are You Afraid of the Dark? saioetan hain zuzen ere[3].
Ibilbide profesionala
Hainbat telesailetan gonbidatu gisa aritu ondoren CTV kateko Instant Star telesaileko protagonista bihurtu zen 2004an eta lau denboraldi iraun zituen telesailak[4]. 2007an Smallville telesailean Supergirl-en papera egiteko aukeratua izan zen[5]. 7. denboraldian ohiko aktorea izan zen eta hurrengo denboraldietan atal bakan batzuk egin zituen[6].
2009an V telesailean agertu zen Lisaren papera eginez. Saioko protagonistetako bat izan zen, Anna buruzagiaren alaba baitzen[7].
2014 eta 2016 artean Bitten telesaileko protagonista izan zen[8] eta 2016an Supergirl telesailean agertu zen, baina oraingoan haren etsaiaren paperean, Indigo/Brainiac 8 hain zuzen ere[9].
↑(Ingelesez)Rapp, Ilana; one, ContributorLover to only; Writer, it's a TV show called "V"; Blogger; NYC!, Mom Fave city:. (2013-05-29). «Actress Laura Vandervoort Talks About Being Starstruck»HuffPost(Noiz kontsultatua: 2020-05-10).