Lau teilatu Itoiz taldearen abestia da.[1] Euskarazko abesti garaikideen artean ezagunenetariko bat da,[2] izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan bigarren hautatu zuten. 1978an izen bereko Itoiz diskoan kaleratua izan zen. Ordutik hainbat taldek abestiaren bertsioak kaleratu dituzte.
Musika
Musikaren aldetik pop musikan ohikoa den bezala, bi alde nabarmen ditu. Alde batetik, abestia bera, formalki aldakorra izan daitekena; bestetik, leloa du, ezaguna den Lau teilatu gainean, Ilargia erdian... esaldiarekin hasten dena[3]:
Diskoko beste abestiek rock progresibo itxura dute[4], baina Lau teilatu balada motakoa da[5].
Letra
Juan Carlos Pérezek beti esan du euren taldean letrak ez zirela garrantzitsu, musika sortzen zutela eta, ondoren, euskaraz zekien norbaiti eskatzen ziotela letra jartzea[6]. Ezezagunak diren aipamen asko biltzen ditu, adibidez ta zer, ondo? zelan dihoa zure bufanda txuria?. Badira beste batzuk ezagunak direla, adibidez Benito Lertxundik abestutako Maria Solt eta Kastero abestiari egiten dioen erreferentzia. Abesti hori, hala ere, Pierre Topet "Etxahun" koblakariarena da.
Bertsioak
Genero askotako hainbat artistak abestia bereganatu dute:
2019an EiTBk urtero egiten duen Maratoian abesti honen bertsioak egin zituzten[10].
Kuriositateak
Kantua gogoratuz, Bizkaiko Ea herrian kantu honen omenezko plaza txiki bat dago, Belenengo kalea eta Jesusen kalea elkartzen diren tokian.
Erreferentziak
Kanpo estekak